Sareen segurtasuna baimendu gabeko sarbidea, erabilera desegokia, sare informatiko baten aldaketa edo ukapena eta baliabideen irisgarritasuna saihesteko eta gainbegiratzeko erabiltzen diren politika eta jardunbide multzoa da. Horren helburua ez da bakarrik sare baten gaitasun birtualak babestea, baizik eta ezinbesteko datuak eta norberak duen informazioa babestea. Informazio horren galerak norberaren segurtasuna mehatxatuta egotea eragin dezake.
Sareen segurtasunak askotariko konputagailu sareak biltzen ditu, eguneroko bizitzan hainbat lan egiteko erabiltzen direnak (adibidez, enpresekin transakzioak, enpresekin komunikatu ahal izateko, etab). Sareak pribatuak zein publikoak dira. Pribatuak (hauen eskuragarritasuna mugatua da), etxeetako sarea edo enpresa bateko sarea izan daitezke; publikoak, ordea, edozeinen eskura daude. Sare pribatuak babesteko gomendatzen da bakoitzari izen bakarra eta horri dagokion pasahitza jartzea. Nahi izanez gero, sare batean pribatutasuna mantentzeko bi hosten arteko komunikazioa enkriptatu daiteke.